Kulunka Feldenkrais

Kulunka

Kulunka amets baten gauzatzea da. Zalantzaz jositako desio argia, erantzun bat, ispilu bat. Nire buruaren ispilua, ezezagun handi hori. Feldenkrais Metodoak nire gorputza eta nire burua (hobeto) ezagutzen lagundu nauen bezala, Kulunka egitasmoarekin, ikasi dudan guztia ahal bezain bat jenderekin partekatu nahi nuke. Opari bat, bihotzetik bihotzera.

2019. urtean, Bidaxunen, Feldenkrais kurtsoak ematen hasi nintzen. Bidaxuneko "Bidache Arts Martiaux" Yoseikan Budo elkartearen baitan hain zuzen ere.

2020an, Baionan klase bat irekitzeko asmoa nuen. Tamalez, egoera sanitarioa dela eta, oraindik ezin izan dut proiektu hori gauzatu. Erne egon berriei!

Kurtsoak

Gaur egun, talde handian eta aurrez-aurre egiten genituen kurtsoak linean egitera behartuak gaude. Irtenbide bat topatu izanagatik pozik banaiz ere... jendearekin egotea bezalakorik ez dago! Irrikan nago ohiko klaseak hasteko berriz!

Hala ere, aurrez aurreko kurtso indibidualak egiten segitzen dut.

- Prezioa: 20 kurtsoa edo 50€ 3 saioko txartela.
- Beharrezkoak: jantzi erosoak, tapiza, galtzerdiak eta musukoa.

Interesatua bazara, mezu bat bidal iezadazu helbide honetara:

kulunkafeldenkrais@beltzane.com

Online kurtsoak

Ostegunero, arratsaldeko 7etatik 8etara.

- Prezioa: 10€ kurtsoa edo 80€ 10 saioko txartela.
- Nola: Zoom-en bitartez

Kurtsoak nahi badituzu egun eta ordutegi horietatik kanpo, Zoom edo Skypez, mezu bat bidal iezadazu helbide honetara:

kulunkafeldenkrais@beltzane.com



Beltzane

2003an Borroka Arteen munduarekiko interesa piztu zitzaidan. Diziplina ezberdinetan aritu ondoren, Yoseikan Budo izan zen nire nahi, gogo eta beharrei hobeki erantzuten ziena. Azken urteetan, diziplina hau ikasi eta irakatsi izan dut.
2015ean, nire ahizpak Feldenkrais Metodoa aipatu zidan. "Zuk hori egin behar duzu", esan zidan. Horrelaxe hasi nuen abentura berri hau...
Ahizpak hemiplegia bat du eta Feldenkrais Metodoak onura handia egin ziola ikusteak, kuriositatea piztu zidan. Zalantza handien ondotik, familia eta lagunen sustengu hunkigarri eta sendoa nirekin nuela, formazioa egitea erabaki nuen.
Ordudanik, nire gorputza eta ondorioz nire bizitza ere aldatu egin dira, eta aldatzen segitzen dute.