Feldenkrais Metodoa

Moshe Feldenkrais

Moshe Feldenkrais (1904 - 1984), Ukrainan sortutako israeldar fisikari eta ingeniari bat izan zen.

14 urte zituela, Europa zeharkatu zuen oinez, Palestinara joateko. Bertan,   Borroka Arteekiko zaletasuna piztu zitzaion.
1929an , futbolean ari zela, larriki zauritu zen belaunean. Askoren ustez, ezbehar hau eta borroka arteekin ikasitakoak izan ziren geroago garatu zuen metodoaren oinarriak.


1929an Parisera joan zen. Sorbonako Unibertsitatean lortu zituen ingeniari diploma eta fisikari doktoretza.
1933an Jigoro Kano (Judoaren sortzailea) ezagutu zuen eta berekin hasi zen Judoa ikasten.

1940ean, naziengandik ihesi, Ingalaterrara joan zen. Han, Ingeles Marinarentzako egin zuen lan, besteak beste, urpeko ontzien aurkako armen hobekuntzan.
Garai hartan, berriz zauritu zen belaunean eta bere egoerak okerrera egin zuen. Ebakuntzak benetako soluziorik eskaintzen ez zionez, norberaren berreziketa aukerak ikertzen hasi zen, bere metodoari hasiera emanez.
Aurkikuntzak partekatzen hasi zen mintzaldi, ikastaro eta bakarkako zenbait kurtsoen bitartez.

1951an Israelera itzuli zen eta 1954ean metodoa irakasten hasi zen denbora osoz. 1960, 1970 eta 1980. hamarkadetan zehar, bere metodoa aurkeztu zuen Europan eta Ipar Amerikan.

Metodoa

Feldenkrais Metodoa, diziplina somatiko bat da.

Honen oinarriak, burmuinaren plastikotasuna eta nerbio sistemak ikasteko duen gaitasuna dira.

Metodoaren tresna nagusia, gorputzaren mugimendu kontzientea da eta grabitatearekin duen harremana

Erregularki praktikatuz gero lortuko ditugunak:

  • Eguneroko jardueren hobekuntza (lana, kirola...), lesioen prebentzioari eta errendimenduaren eta bizkortasunaren emendatzeari esker.


  • Hobekuntza azkarra egoera ezberdinetan: lesioen kasuan, mota guztietako minak, baita osatze prozesuetan ere.


  • Norberaren irudia argitzea eta norberak dituen gaitasunetan berriz sinestea, barne antolaketa maila handi bati esker.


  •  Norberaren baliabideak eta sormena garatzea. Ohiturak aldatzea, adierazpena hobetzea eta asmoak ekintza bilakatzea.

Kurtsoak

Talde kurtsoak

Talde kurtsoek ATM (Awareness Through Movement) izena dute.

ATM batean, irakasleak ikasleak gidatzen ditu ahozko argibideen bitartez, mugimendu ezberdinak, sinpleak eta usu ezohikoak esplora ditzaten.

Pertsona bakoitzak jasotako argibideak egokitzen ditu, erraza eta atsegina zaiona egin ahal izateko. 

Ikasleek, esplorazioan sakontzen dute haien sentipenetan oinarrituz soilik, eredu bat kopiatu gabe.

Prozesu honetan, hainbat mugimendu aukerez jabetzen doa. Helburua ez da mugimendu mekanizatu anitz errepikatzea, baizik eta mugimendu bakoitza burutzeko erabil daitezkeen era ezberdinak topatzea, posibilitateen errepertorioa handituz.

Klase bitartean, nerbio-sistema zentralak errepertorio berri hau barneratzen doa.

Guzti honi esker, gorputzaren kontzientzia handitzen dugu eta mugitzeko gaitasuna hobetzen dugu, muga pertsonalak gainditzeraino, lehen pentsaezina zena burutu ahal izan arte.

Bakarka

Barkakako kurtsoek IF (Integrazio Funtzionala) izena dute.

IF batean landua izango dena ikaslearen araberakoa izango da. Ikaslearen nahi eta beharren araberakoa.

Saio hauetan, irakasleak ikaslearen gorputza mugiarazten du bere eskuak erabiliz. Mugimenduak atseginak eta goxoak dira, norberaren sentsibilitatea errespetatuz.

Irakaslearen helburua ikaslearen gaitasunen hobekuntza sakona izango da.

Mugimenduak eskaintzen dizkigun soluzio ezberdinen ikasketari esker, ikaslearen hobekuntza mugagabea da