Kulunka Feldenkrais

Kulunka

Kulunka amets baten gauzatzea da. Zalantzaz jositako desio argia, erantzun bat, ispilu bat. Nire buruaren ispilua, ezezagun handi hori. Feldenkrais Metodoak nire gorputza eta nire burua (hobeto) ezagutzen lagundu nauen bezala, Kulunka egitasmoarekin, ikasi dudan guztia ahal bezain bat jenderekin partekatu nahi nuke. Opari bat, bihotzetik bihotzera.

2019tik Bidaxunen, Feldenkrais kurtsoak ematen ditut eta 2020ean online kurtsoak gehitu nituen.

Kurtsoak

- Lekua eta egunak: 

Bidaxunen (Eskola Publikoa): ostegunero, arratsaldeko 6 etatik 7etara.

- Prezioa: 

  • 15 € kurtsoa
  • 140 € hiruhilekoa
  • 360€ urtea

 
- Beharrezkoak: tapiza, galtzerdiak eta estalgia.

Interesatua bazara, mezu bat bidal iezadazu helbide honetara:

[email protected]

Online kurtsoak

- Egunak

  • Asteartea 9'30etan (frantsesez)
  • Osteguna 18etan (frantsesez)
  • Ostirala 12'30etan (euskaraz) 


- Prezioa: 

  • 15 € kurtsoa
  • 140 € hiruhilekoa
  • 360€ urtea



Lineako kurtsoak nahi badituzu, mezu bat bidal iezadazu helbide honetara:

[email protected]



Bakarkako saioak

Lan sakon eta pertsonalizatu bat nahi baduzu, bakarkako saioak ere proposatzen ditut. Ohatila batean burutzen ditut eta zure eguneroko jantziak atxikiko dituzu. Saioan zehar mugimendu goxoak eginaraziko dizkizut, zure ahalk eta mugak errespetatuz. 

Prezioa: 60 € saioa edo 150 € 3 saio.

Beltzane

2003an Borroka Arteen munduarekiko interesa piztu zitzaidan. Diziplina ezberdinetan aritu ondoren, Yoseikan Budo izan zen nire nahi, gogo eta beharrei hobeki erantzuten ziena. Azken urteetan, diziplina hau ikasi eta irakatsi izan dut.
2015ean, nire ahizpak Feldenkrais Metodoa aipatu zidan. "Zuk hori egin behar duzu", esan zidan. Horrelaxe hasi nuen abentura berri hau...
Ahizpak hemiplegia bat du eta Feldenkrais Metodoak onura handia egin ziola ikusteak, kuriositatea piztu zidan. Zalantza handien ondotik, familia eta lagunen sustengu hunkigarri eta sendoa nirekin nuela, formazioa egitea erabaki nuen.
Ordudanik, nire gorputza eta ondorioz nire bizitza ere aldatu egin dira, eta aldatzen segitzen dute.